Badira ia bost hamarkada euskaltegian helduak euskalduntzen ari garela. Irakasle batzuek 35 urtetik gora egin ditugu langintza honetan. Urte horietan guztietan, asko eta asko izan dira gure euskaltegian euskalduntzea lortu duten herritarrak.
Esperientzia
Metodologia
Gure euskaltegiaren helburua ahalik eta euskal hiztun gehien lortzea da, ahalik eta epe laburrenean. Helburu hori erdiesteko, metodologia komunikatiboa erabiltzen dugu, gure ikasleek egunerokoan maizenik dituzten behar komunikatiboak euskaraz bete ditzaten, bizitzaren alor guztietan euskaraz eroso eta egoki ari daitezen.
Materiala
Eskola emateko erabiltzen ditugun materialak eta programazioa Iruñerriko IKAk sortuak dira, eta 40 urtetik gorako lan didaktikoaren emaitza dira.